Ene 24
• Kartelaren egileak Jon Ondavilla Marcos (Balmaseda, 1982) eta Amaia Benito González (Bilbo, 1979) bizkaitarrak dira. 2.000 eurotako saria emango die Udalak.
• Guztira 5.595 boto jaso dira Udalaren web-orrian (www.bilbao.net), Zabalgunera bertaratutakoen artean eta komunikabide laguntzaileen bidez.
• Hiritarrek emandako botoek azken puntuazioaren %75 suposatzen du; gainerako %25a epaimahaiaren erabakiari dagokio.

Guztia irakurri
Ene 19
Jai Batzordeak Bilboko Aratusteetako pertsonaiarik ospetsuenak aukeratu ditu. Hain zuzen, K-Toño Frade (semea) eta Mikel Bilbao txistularia. Bata Farolin eta bestea Zarambolas.

Guztia irakurri
Ene 10
- Bilboko Udalaren web orrialdearen bidez, komunikabide laguntzaileen bidez eta Zabalgune eraikinean presentziazko botoa emanda, hiritarrek 2012ko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen hautaketan parte hartzeko aukera izango dute finalerako sailkatutako sei lanen artean.
- 107 kartel hartu dute parte Bilboko Aratusteetako irudia izateko lehian, pasa den urtean baino bost gutxiago. Bilboko Udalak 2.000 eurorekin sarituko du irabazlea.






“EXHIBICIÓN SARDINERA“, “BURLESCA”, “BILBAÍZATE“, “ESTE AÑO LES COMEMOS LA TOSTADA A LOS BRASILEÑOS“, “ZEUK EGIN-HAZLO TÚ MISMO” eta “CON “B” DE CARNAVAL” kartelak Aratusteetako Kartel Lehiaketaren finalistak dira, Bilboko Udaleko Jaietako Sailak gaur goizean ezagutzera eman duenez. Haien artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2012ko Aratusteak otsailaren 16tik eta 21era ospatuko dira.
Guztia irakurri
Nov 11
2012ko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Hauek dira
BALDINTZAK:
1. Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
2. Tamaina: kartela 70 zm x 50 zm neurrikoa izango da (ezetzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean hiru digitalizazio, 200 kb-ko JPG bat, MB1-eko beste JPG bat, eta azken inpresioaren tamainako erresoluzio altuko PDF bat.
3. Kolorea eta teknika: aukerakoa.
4. Obrak originalak izango dira.
5. Karteleko testua hau izango da:
BILBAO 2012
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 16 – 21 Febrero

Guztia irakurri
Mar 07
• Artxandako otso talde bat Bilbora jaitsiko zaigu euren ustezko lurraldean ordena jartzera. Hiritarrek, sardina buru dutela, amaiera ez duen jai giroan murgilduta daude eta hau guztiz onartezina da.
• Aurtengo ipuinak ez du Sardina Andrearentzat amaiera zoriontsurik izango; hiritarrentzat berriz bai, euren betiko bizitzara itzultzeko aukera izango baitute.

Txerri guztiei euren San Martin eguna heltzen zaie eta sardina guztiei euren erreketa. Badirudi urteak joan ahala sardinak lezioa ikasia izan beharko lukeela baina ezta gutxiago ere. Behar bada arrain memoria dauka gizajoak -3 segundokoa- eta horregatik ez da oroitzen zer gertatu zitzaion iaz eta pasadako beste urte guztietan! Gajoa…
Guztia irakurri
Mar 01
• Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatu ditu Aratusteak. 2011ko martxoaren 2tik 8ra izango dira eta hasierako ekitaldia Bilboko eskoletako ikasleen ohiko desfilea izango da. Kale Nagusitik desfilatuko dira. Ibilbidea Albiako Lorategietan hasiko da eta Kale Nagusitik desfilatu ondoren Plaza Barriraino helduko da. Plaza Barrian jai handia izango da eta bertan musika eta txokolatada, aurreko urteetan bezala.
• Farolin eta Zaranbolasen ohiko epaiketak formatu desberdina izango du aurten. Horrez gain, Bilboko Udaleko Bandaren Aratusteetako Kontzertu Bereziarekin batera ospatuko da berriro.
• Martxoaren 5ean (zapatua) Kale Nagusia otsoek eta beste pizti batzuek okupatuko dute 2011KO KARRIKALDIA animatzeko.
• Aurtengo KARRIKALDIAn DEABRU BELTZAK egongo dira eta “The Wolves” ikuskizuna eskainiko dute. Desfilera doazenek obra horretako protagonista harrigarriak ikusi ahalko dituzte obra estreinatu aurretik.
• ARATUSTODROMOak hiru antzeztoki edukiko ditu, Moyua plazatik Kale Nagusia eta Mazarredo/Urkixo elkartzen diren lekura artean. 4.800 euro banatuko dira Mozorro Lehiaketan saritutakoen artean.
• Jaiak Plaza Barrian jarraituko du eta han MOZORROEN DANTZALDI HANDIA izango da. Musika Nueva Alaska orkestraren eskutik.
• Umeentzako jarduera-programa zabala, euskal dantzak eta folklorea 2011ko Aratusteen programan. Aratusteei amaiera emateko Sardina erretzeko ekitaldia.
• Bilboko Aratusteek beste urte batez Jaien Batzordearen programa ofiziala eta entitate pribatuen jarduerak konbinatuko ditu. Azken horien artean ditugu Barnaval lehiaketa, La Granjak antolatutako etxeko txorizoak dastatzeko ekitaldia eta Bilboko Konpartsen jarduerak.

Guztia irakurri
Feb 24
o Aratusteetako desfilean Bilborako espresuki egindako obraren adaptazioaz gozatuko dute hiritarrek.
o Ikuskizunaren aurre estreinaldia Bilbon ospatuko da Kaleszena Jaialdian, apirilak 23an. Estreinaldi ofiziala, berriz, Ingalaterran burutuko da. Norwich Norfolk Jaialdian maiatzaren 6 eta 7an, hain zuzen ere.
o Hiru txotxongilo erraldoi, artikulatu eta sofistikatuak dira obra ikusgarri honen protagonistak.
Deabru Beltzak antzerki taldeak “The Wolves”, bere azken kale antzerkiaren ikuskizuna, aurkeztu du gaur goizean Bilboko Zabalgune eraikinean. Ekitaldi jendetsu honetan obra martxan jartzeko kolaboratu duten hainbat erakunde eta jaialdiren ordezkariak egon dira. Besteak beste, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailaren zuzendari nagusia, Gonzalo Olabarria, Frantziako Enbaxadaren ordezkariak eta baita Bizkaiko Foru Aldundikorenak ere.

Guztia irakurri
Feb 15
• Kartelaren egileak Amaia Ruiz Sanz eta Garbiñe Ibáñez Cantón bilbotarrak dira eta horregatik 2.000 eurotako saria emango die Udalak.
• 13.000 boto baino gehiago jaso dira Udalaren web-orrian (www.bilbao.net), Zabalgunera bertaratutakoen artean eta komunikabide laguntzaileen bidez.
• Jendeak emandako botoak azken puntuazioaren %75 suposatzen du; gainerako %25a epaimahaiaren erabakiari dagokio.

Guztia irakurri
Feb 10
Bilbo, 2011ko otsailak 10. Jai Batzordeak aukeratu ditu dagoeneko Aratusteetako, Sardinaren baimenarekin, pertsonaia ospetsuenak. Aurten Farolin eta Zarambolas bi emakume izango dira: Itziar Lazkano, Farolin izango da eta Maribel Salas, Zarambolas.
Guztia irakurri
Feb 04
- Bilboko Udalaren web orrialdearen bidez, komunikabide laguntzaileen bidez eta Zabalgune eraikinean presentziazko botoa emanda, publikoak 2011ko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen hautaketan parte hartzeko aukera izango du finalerako sailkatutako sei lanen artean.
- 136 kartel hartu dute parte Bilboko Aratusteetako irudia izateko lehian, pasa den urteko partehartzea ia bikoiztuz. Bilboko Udalak 2.000 eurorekin sarituko du irabazleak.






Guztia irakurri
Azken erantzunak