HIRU METRO LUZE DUEN SARDINA IZANGO DA BIHAR JAKI NAGUSIA 2009KO ARATUSTE AFARIAN
Programazioa Komentatu• Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak FESTA AMAITZEKO AFARI BEREZIA antolatu du BIHARKO, eta bertan ARATUSTEEN SARDINA ERRALDOIA erreko da.
• Ikuskizuna Plaza Barritik abiatuko da BIHAR 19.30etatik eta bertan hasiko dira afari prestaketak.
• Taldea Santiago Plazaraino joango da eta Arriaga Plazan amaituko da ibilbidea, ustegabeko amaierarekin.
Bilbo, 2009ko otsailaren 23a. Dulantzi eta dibertsio egunen ondoren, Aratusteen bukaera heltzear dago. Amaiera honek hurrengo urtera arte dena amaitu dela gogoratzen digu. Dulantzia pixka bat luzatzeko BIHAR Arriaga Plazan afari berezi bat egingo dute. Menua? Sardina, noski. Krisialdi honetan ezin janaria bota, ez jauna.
Hori bai: erreketa Bilbotar eran eta klase handiarekin egiteko sukaldari ospetsua kontratatu da. Sardina bezalako janari tradizionalarekin nouvelle cuisine izeneko hori egingo du sukaldari horrek, hau da, ahalik eta sardina ano txikienak egingo ditu.
Sukaldaria balantza baten muturrean egongo da eta balantzaren bestaldean, sardina. Sukaldariarekin batera hogei bat dantzari eta hiru musikari izango dira, festa-jantziaz; eta horiekin batera hamar bat sukalde-laguntzaile nahiko baldar eta piano mugikorra. Piano-jolea taldearen aurrean joango da, bere zuzeneko musikarekin. Eta honi guztiari laguntzeko, noizbehinka, paper eta suzko piroteknia efektuak.
Gaubeilaren ordez afari pestaketak Plaza Barrian
Berebiziko ikuskizun hau BIHAR 19.30etan hasiko da Plaza Barrian. Bertara helduko da sukaldari taldea eta bertan egingo dira lehenengo prestaketak… baina baita lehenengo arazoak sortu ere, nola ez. Izan ere, sukaldaria bikaina da bai, baina baita intolerantea eta eroa. Afaria gertaera oso garrantzizkoa da, erantzukizun handikoa; eta tentsio egoera horiek norberaren alderik onenak eta txarrenak atera ohi ditu, egoera barregarriak sortaraziz.
Behin antolatuta, sukaldariak ongietorria egingo die bertara etorrikoei, eta aurtengo nobedadeen berri emango du: Afari Berezia. Momentu honetatik aurrera, sukaldari laguntzaileek, dantzariek eta sukaldariak berak bidean aurkituko dituzten guztiak gonbidatuko dituzte afarian parte-hartzera.
Piano-jolea aurretik dutela, taldea Santiago Plazara abiatuko da.
Santiago Plaza sukalde erraldoia izango da
Behin Santiago plazan, sardina jalkitzen utziko da, heldu berri den publikoa agurtu eta horiei guztiei elkarrekin ibilbidea egin eta afaltzeko gonbita egiten zaien bitartean.
Jende kopurua eta sardinaren neurria ikusita bidean zehar pintxoren bat har dezatela iradokiko dute sukaldari ero hauek. Azken finean, nouvelle cuisine izeneko horrek ez du miraririk egiten. Dantzariek ekitaldia alaituko dute eta sukalde laguntzaileek sardina eta beharbada publikoa maneatuko dituzte gatz askorekin eta perrexil apur batekin, jarraian Arriaga Plazara joateko.
Afaririk egongo ote da Arriaga Plazan?
20.30ean helduko da taldea Arriaga plazara, piano musikaz lagunduta. Sukaldariak, hunkituta eta kezkatuta, publikoa agurtuko du, hau da, mahai-kideak agurtuko ditu.
Parrilla handi batean jarriko da sardina, dantzariek pieza pare bat dantzatuko dute, baina arazoak gero eta larriagoak izango dira: piano-joleak ez dauka argi nahikorik jotzeko, argitzailea publikoko norbaitekin maiteminduko da, ez da surik egongo parrilla pizteko, sua eskatuko dute baina tabakoren aurkako kanpainak direla-eta pizgailu nahikorik ez ….
Hauek guztiak gainditu eta ematen du dena konpondu behar dela. Goazen ba mezua irakurtzera: hasteko sardina, bigarren platera sardina eta azken-burukoa… asmatzen duzue?
Dena prest… hau momentu paregabea… parrilla pizten dute eta… Zer gertatuko ote da? Batek daki! Edo, hobe esanda: bertara gerturatzen direnek bakarrik jakingo dute.
Azken erantzunak