HIRU METRO LUZE DUEN SARDINA IZANGO DA GAUR JAKI NAGUSIA 2009KO ARATUSTE AFARIAN
Programazioa KomentatuBilbo, 2009ko otsailaren 24a. Dulantzi eta dibertsio egunen ondoren, Aratusteen bukaera heltzear dago. Amaiera honek hurrengo urtera arte dena amaitu dela gogoratzen digu. Dulantzia pixka bat luzatzeko GAUR Arriaga Plazan afari berezi bat egingo dute. Menua? Sardina, noski. Krisialdi honetan ezin janaria bota, ez jauna.
Hori bai: erreketa Bilbotar eran eta klase handiarekin egiteko sukaldari ospetsua kontratatu da. Sardina bezalako janari tradizionalarekin nouvelle cuisine izeneko hori egingo du sukaldari horrek, hau da, ahalik eta sardina ano txikienak egingo ditu.
Sukaldaria balantza baten muturrean egongo da eta balantzaren bestaldean, sardina. Sukaldariarekin batera hogei bat dantzari eta hiru musikari izango dira, festa-jantziaz; eta horiekin batera hamar bat sukalde-laguntzaile nahiko baldar eta piano mugikorra. Piano-jolea taldearen aurrean joango da, bere zuzeneko musikarekin. Eta honi guztiari laguntzeko, noizbehinka, paper eta suzko piroteknia efektuak.
Taldearen aurrean isats-piano mugikorra, zuzenean jotzen. Sukaldaria balantza gainean doa, sardinaren alde kontrakoan. Balantza estruktura baskulagarria da: sukaldaria koilara erraldoi baten gainean eserita dago eta beste muturrean sardexka batean zulatuta sardina. Horrela, bata goian dagoenean bestea behean dago eta lekuz aldatuko dute publikoz hurreratuz edo urrunduz. Balantzaren inguruan Laguntzaileak mugituko dira, publikoaren artean dantzatzen.
Sukaldaria, xarmagarria eta jasanezina aldi berean, jendea animatuko du parte-hartzera sardina zaintzen eta maneatzen duen bitartean, piano-jolearen musikarekin liluratuko da eta laguntzaileak bere aginduak bete ditzatela arrakastarekin saiatuko du. Sukalde laguntzaileek berak agintzen duen erritmoarekin dantza egingo dute.
Gaubeilaren ordez afari prestaketak Plaza Barrian
Berebiziko ikuskizun hau gaur 19.30etan hasiko da Plaza Barrian. Bertara helduko da sukaldari taldea eta bertan egingo dira lehenengo prestaketak… baina baita lehenengo arazoak sortu ere, nola ez. Izan ere, sukaldaria bikaina da bai, baina baita intolerantea eta eroa. Afaria gertaera oso garrantzizkoa da, erantzukizun handikoa; eta tentsio egoera horiek norberaren alderik onenak eta txarrenak atera ohi ditu, egoera barregarriak sortaraziz.
Behin antolatuta, sukaldariak ongietorria egingo die bertara etorrikoei, eta aurtengo nobedadeen berri emango du: Afari Berezia. Momentu honetatik aurrera, sukaldari laguntzaileek, dantzariek eta sukaldariak berak bidean aurkituko dituzten guztiak gonbidatuko dituzte afarian parte-hartzera. Piano-jolea aurretik dutela, taldea Santiago Plazara abiatuko da.
Santiago Plaza sukalde erraldoia izango da
Taldea Santiago Plazara iritsiko da 20:00ak inguruan. Plaza sukalde erraldoia bihurtuko da. Bertan sardina sardina jalkitzen utziko da, heldu berri den publikoa agurtu eta horiei guztiei elkarrekin ibilbidea egin eta afaltzeko gonbita egingo zaie eta sardina maneatuko da.
Batzuk arraina maneatuko dute beren nahaste eta espeziekin, beste batzuek, euren olio botea atzekaldean, urreztuta eta txigortuta uzteko olioa botako dute… Besteek gatza ipini. Eta hemendik hara ibiltzen diren bitartean gehiegizko negar-zotinkan besarkatuko dira. Orduan dantzariek dantza egingo dute sukaldari laguntzaileek euren lanarekin jarraitzen dute bitartean, hau da, sardina maneatzen eta beharbada publiko ere… gatz asko eta perekil pixka bat.
Afaririk egongo ote da Arriaga Plazan?
20.30ean helduko da taldea Arriaga plazara, piano musikaz lagunduta. Sukaldariak, hunkituta eta kezkatuta, publikoa agurtuko du, hau da, mahai-kideak agurtuko ditu.
Parrilla handi batean jarriko da sardina, dantzariek pieza pare bat dantzatuko dute, baina arazoak gero eta larriagoak izango dira: piano-joleak ez dauka argi nahikorik jotzeko, argitzailea publikoko norbaitekin maiteminduko da, ez da surik egongo parrilla pizteko, sua eskatuko dute baina tabakoren aurkako kanpainak direla-eta pizgailu nahikorik ez ….
Hauek guztiak gainditu eta ematen du dena konpondu behar dela. Goazen ba mezua irakurtzera: hasteko sardina, bigarren platera sardina eta azken-burukoa… asmatzen duzue?
Dena prest… Hau momentu paregabea… Parrilla pizten dute eta… Zer gertatuko ote da? baina… ezin zuen ondo atera…Azkenean sardina guztiz erre egingo da.
Sukaldaria, hondoratuta eta haserre barkamena eskatuko du, agurra emango da eta negar egingo du piano-jolearen sorbaldan. Ikuskizuna pianoaren musika oso oso tristearekin amaituko da.
Azken erantzunak