2010EKO ARATUSTEETAKO SEI LAN FINALISTAK AUKERATU DITUZTE

Aratusteetako kartela Komentatu

-    Bilboko Udalaren web orrialdearen bidez eta presentziazko botoa emanda, publikoak 2010eko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen hautaketan parte hartzeko aukera izango du finalerako sailkatutako  sei lanen artean

-    Bilboko Udalak 2.000 eurorekin sarituko du Lehiaketaren irabazlea, aurten 71 lan aurkeztu dira. Pasa den urtean baino hamasei gehiago.

Bilbon, 2009ko azaroaren 16a. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak 2010eko otsailaren 12tik 16ra bitartean ospatuko diren Aratusteetako Kartel Lehiaketaren sei lan finalistak ezagutzera eman ditu. Aukeratuak hurrengoak izan dira: METAMORFOSIS; A GÜEVO; LOS COLORES DEL CARNAVAL; ARATUSTEAK BILBON, AZALAREN KODEA; EZ DA ASKO BEHAR eta GLOBO. Isabel Sanchez Roblesek Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotziak, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EAJ-ko zinegotzia den  Itziar Urtasun Jimenok, Jai Batzordeko ordezkari politiko eta Bilboko Udaleko EB-ko zinegotzia den Jon Sustatxak Konpartsetako kideak, Luis Fuentesek, Rekalde Aretoaren zuzendaria den Alicia Fernandezek, Hamaika Telebistaren kazetaria den Ane Zabalak, eta 2006ko  Farolina izan zen Enrique Thate sukaldaria, alemaniar sukaldaritzan espezializatuta, eta urdai-saltzaile maisuak  osatutako epai-mahaiak aukeratu ditu kartelak.

Edizio honek 71 parte hartzaile bildu ditu, pasa den urtean baino hamasei gehiago,  eta irabazleak 2.000 euro jasoko ditu.

Sei kartel finalistak Zabalgune Eraikinean eta Udalaren web orrian jarriko dira ikusgai; ondoren, herri-bozketa egiteko epea zabalduko da. Botoak honela emango dira: zuzenean Zabalgune Eraikinean bertan; Udalaren web orriaren bidez (www.bilbao.net). Herri bozketarekin batera epaimahaiaren bozketaren bidez  ere erabakiko da 2010erreko Bilboko Aratusteetako kartela.

Utzi Erantzunak

Beharrezkoa da logged in Komentatzeko

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in