BILBO MUSIKAL IKUSGARRI BATEAN TRANSFORMATUKO DA HURRENGO LARUNBATEAN 2010EKO ARATUSTEAK OSPATZEKO
Farolin eta Zarambolas, Mozorro lehiaketa, Programazioa Komentatu• Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatuta, otsailaren 12tik 15a bitartean ospatuko dira Aratusteak Bilbon. Umeen ohiko desfileak Aratusteei hasiera emango die ostiral goizean. Ibilbidea Albia Lorategietan hasiko da eta Kale Nagusitik pasa ondoren Plaza Barriraino helduko da. Bertan txokolatada eta festa berezia umeen zain egongo dira.
• Joan den urteko harrera ona kontuan izanda, aurten ere Bilboko Udal Musika Bandak Aratusteetako Kontzertu Berezia eskainiko du. Gainera, Kontzertua Farolin eta Zaranbolasen epaiketarekin bat egingo da. Kontzertu-epaiketa berezi hau ostiralean izango da, otsailak 12, 20.00 orduetan Zabalgune Eraikinean.
• Otsailaren 13an, larunbatean, hiritarrek KARRIKALDIArekin gozatu ahal izango dute. DESFILE ikusgarria Kale Nagusian zehar ibiliko da, Jesusen Bihotzetik Urkijoraino. Honek Bilboko kaleak musikal ikusgarri batean transformatuko ditu.
• Ondoren ARATUSTODROMOa hasiko da. Moyua Plaza eta Plaza Biribila Mazarredo/ Urkijo kale bidegurutze bitartean instalatuko da. Bertan Mozorro Lehiaketaren 6.000 euro banatuko dira.
• Jaiak ARATUSTEKO DANTZALDI BEREZI batekin aurrera egingo du Plaza Barrian. Orkestra Fabulosa musika eta giroa ipintzeko arduraduna izango da.
• Umeentzako programazio zabalak, Euskal dantzek, gastronomiak eta folkloreak osatzen dute 2010eko Aratusteen programa, eta noski sardina erreketa.
• Aurtengo Aratusteetan ere Jai Batzordeak egindako programazio ofiziala eta erakunde pribatuek antolatutako ekintzak uztartzen dira: Barnaval lehiaketa, Cafe La Granja antolatutako etxeko txorizoen dastatzea edota Bilboko Konpartsen ekintzak, besteak beste.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatutako aurtengo Aratusteetan musika izango da protagonista nagusia. Izan ere, musika nonahi izango da. Adibidez, hurrengo ostiralean, otsailak 12, Udal Musika Bandak eskainiko duen II Aratusteetako Kontzertu Berezian, Farolin eta Zaranbolasen Epaiketarekin batera. Eta musikak, bereziki, Bilbo inbadituko du larunbatean, otsailak 13, ordu batzuetan Kale Nagusia Broadway eszenatoki bat bihurtzeko. Aratustea irudimenari, pozari eta ondo pasatzeko gogoari jarraitzeko garaia da. Egun batzuetan, behintzat, beti izan nahi ditugun pertsonaiak bihurtzeko. Turismo eta Jaietako Sailetik hori egitera gonbidatzen zaituztegu eta prestatu dugun programaz gozatzera. Arnasa hartu, azken puntadak eman zuen mozorroei eta zuen gorputzak ondo entrenatu. Ideia dantzatu gelditu barik gorputza eutsi arte baita.
II BILBOKO MUSIKA BANDAREN ARATUSTEETAKO KONTZERTU BEREZIA ETA FAROLIN ETA ZARANBOLASEN EPAIKETA
Pasa den urtean Musika Bandaren Aratusteetako Kontzertu Bereziak oso harrera ona jaso zuen. Horregatik aurten ere esperientzia errepikatuko da baina nobedade berezi batekin. Kontzertuan zehar 2010eko Farolin eta Zaranbolas epaituak izango dira. Hau da, José Lejarraga “Petiso”, aurtengo Farolin, eta Gurutze Beitia, Zaranbolas.
Ikuskizunean Tomas Salazar, Farolin 2009, eta Las Fellini , Zaranbolas 2009, izango dira aurtengo hautatuei testigua pasatzeko arduradunak. Horretarako “Petiso” eta Gurutze Beitia beren “bilbainia” frogatzeko proba batzuk gainditu beharko dituzte. Gainera, kontzertuan zehar Aste Nagusia 2009 Piroteknia Onenaren Saria emango zaio Astondoari. Hau guztia sanba, mambo, bolero, cha-cha-cha, pasodoble eta, nola ez, bilbainaden soinuarekin girotuta. Kepa Gallego, aktore eta zuzendaria, aurtengo Epaiketaren gidoiaz eta zuzendaritzaz arduratu da.
Kontzertu-Epaiketa hurrengo ostiralean, otsailak 12, ospatuko da Zabalgune Eraikinean 20.00etatik aurrera. Gonbidapenak bihartik aurrera, otsailak 10, jaso ahal izango dira goizeko 10:00etatik Bilbao Turismo Bulegoan, Zabalgune Eraikinaren planta baxuan, lekua bete arte.
INOIZ IKUSITAKO MUSIKALIK ONENEK KARRIKALDIAN DESFILATUKO DUTE
Hirugarren urtez Karrikaldia antolatu du Bilboko Turismo eta Jaietako Sailak. Hurrengo larunbatean, otsailak 13, bost karrozek eta lau dantza plataformek, pixka bat altxatuta ikuspena errazteko, osatutako martxa honek Kale Nagusia zeharkatuko du Jesus Bihotza Plazatik Urkijo arte. Arratsaldeko 18:30etik aurrera 2010eko KARRIKALDIAK MUSIKALEN MUNDUA birsortuko du, 42.000 argi watt, 36.000 soinu watt, eta 56 artista eta 74 tekniko ikuskizun batekin.
Bilboko Aratusteak izanda lehenengo karroza ezin zuen “BILBAO, BILBAO” errebista musikala baino izan. Karrozaren aurreko aldean parrilla bat kokatuko da. Bertan Sardina ipiniko da, Aratusteen ikur nagusienetarikoa. Otxoa abeslariak, bere betiko dantzariekin lagunduta, musikalari izena ematen dion abestiarekin, “Bilbao, Bilbao” gozaraziko digu.
OPERAREN MAMUA: Lau metroko mamu izugarriak plataforma honetan izango diren korista eta sei dantzari zelatatuko ditu. Plataformaren hegala beltza izango da eta piano teklekin, nota musikalekin eta arrosa batekin dekoratuta izango da.
MOULIN ROUGE: karroza honek kabaret mitikoa birsortuko du. Atzealdean errota gorri bat eta bertan kulunka erraldoi bat zintzilikatuta egongo da. Musikari dagokionez can-can ez da falta izango, ezta zuzenean artista nagusiak, “La Prohibida”, nazioarteko ospe duen transformistak abestuko dituen abestiak kulunkatik. Farolin eta Zaranbolas jendartean egongo dira.
MARY POPPINS: dudarik gabe plataforma hau umeen gogokoenetarikoa izango da. Denbora guztia kea darion tximinia handi bat. Bertan Mary Poppins, bere leial lagun Bert eta beste kedar-garbitzaileak dantza egingo dute gelditu barik.
OIHANAREN LIBURUA: Mowgliren istorioa, oihanean abandonatuko eta otso-talde batek hezitako umea, karroza bihurtuko da. Abentura honetan Mowglirekin batera Balu, tigre bat, pantera bat, suge bat eta zebra bat izango dira. Mowglik tronu handi batean egingo du ibilbidea. Horrez gain, bi figura animatronikak izango dira: zebra eta jirafa. Aktoreak eta dantzariak, bere aldetik, animalien bezala karakterizatuko dira eta ez mozorrotuko.
CATS: Broadwayko musikalik famatuenetarikoa ezin zuen falta ibilbide honetan. Ehunka katuen begi hegala dekoratuko dute. Horren gainean katuek dantza eta akrobaziak egingo dituzte metalezko estruktura batean. Goitik katu zaharren eta jakintsuenak dena behatuko du bere goibel sintonia abesten duen bitartean.
FLASHDANCE: 80. hamarkadaren pelikula musikalaren onenetarikoa Aratusteen magiari esker karroza bihurtuta. Dekorazioa, hasierako historiarekin bat, industriala izango da, eta erdian aulki bat egongo da. Bertan dantzari batek, pelikularen protagonista bezala, bere dantzarekiko amodioa azalduko du. Kasu honetan berarekin lau soldadore izango dira, beren rotaflexez txinpartak ateratzen.
GREASE: eta pelikula musikalaz hitz eginez gero, askorentzat hau izango litzateke onena. Plataformaren gainean Chevrolet Corvair Monza eta, atzealdean “GREASE” iragarriko duen kartel argitsua. Ibilgailuan Sandyk eta Dannyk, sei dantzarirekin lagunduta, 60. hamarkadaren institutuko urte zoragarriak gogoraraziko dizkigute.
DANCING QUEEN: ABBA taldearen irudi eztia nahitaez gogoratzen zaigu musikal hau eta nork hobe beren espiritua irudikatzeko LAS FELLINI baino. Karrozan pianoa eta gitarra eramango dituzte. Beti jaietarako prest publikoari animatuko dute karrozaren atzealdean batzeko Plaza Biribileraino ibilbidea jarraitzeko. Chiquitita leloarekin edo behar dena egiten jaia alaitzeko!
GUSTU ETA ADIN GUZTIETAKO ANIMAZIOA ARATUSTODROMOAN
Moyua Plaza eta Plaza Biribila/ Urkijo kale bidegurutze bitartean ARATUSTODROMOA instalatuko da. Arratsaldeko 20:00etik aurrera hiru eszenatokietan programatu diren ikuskizunekin gozatu ahal izango da.
Karrikaldia paretik pasa ondoren ekingo zaio hiru eszenatokietako bakoitzean aurreikusitako jarduerari eta eszenatoki bakoitzeko ekitaldiak hasteko ordua heldu arte hiru plataforma horiek mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzako talaia izango dira. Beraz, Karrikaldiaren azken karroza pasa ondoren hasiko dira eszenatokiak animatzen.
UMEENTZAKO ESZENATOKIA izango da lehenengoa. Bertan txikienek DJ Thobben eta LORE POWERek animatuko duten FESTArekin gozatuko dute.60. hamarkadako haurrentzako diskoteka izango da, musika, dantza eta jolasekin. Plaza Moyuatik hurbilen egongo den eszenatokia izango da hau.
Bigarrena, Aldundiaren aurrean egongo dena, GUATEQUE eszenatokia izango da, Formula 60 orkestrarekin. Honek 60., 70. eta 80. hamarkadaren dantzatzeko musika eskainiko du. Eszenatokian kristalezko bolak ipiniko dira diskoteka baten itxura egiteko. Gainera, zubi batek Kale Nagusia zeharkatuko du alde batetik bestera kale osoa dantza pista bat bihurtzeko.
Hirugarren eszenatokia ZU BAI BILBOTARRA izango da eta ikuskizun desberdinei dedikatua izango da, besteak beste, Mozorro Lehiaketaren sarien ematea. Telebistako lehiaketaren plato bat bezala dekoratua izango da. Dekoratua etengabe kolorez aldatuko da. Edozein lehiaketan bezala aurkezle bat egongo da, Asier Bilbao, epaimahai bat, Las Fellini, eta lehiakide batzuk, ZU BAI BILBOTARRA casting-ean aukeratuak. Irribarreak eta umorea ziurtatuta daude. Eszenatoki hau Urkijo kalearen hurbilena izango da.
ARATUSTE DANTZALDI BEREZI BATEKIN EGINGO DU AURRERA FESTAK PLAZA BARRIAN
Aratustodromoan programazioa amaitu ahala, Alde Zaharrean jarraituko du festak. Gaueko hamaiketan, ARATUSTEEN DANTZALDI BEREZIA hasiko da Plaza Barrian. Fabulosa orkestrak, bere 12 musikariekin, guztien gustuentzako musikarekin beteko du Plaza Barria: arrantxoarenak, pasodobleak, cumbia, salsa, cha-cha-cha, 60. eta70. hamarkadetako musika eta vals eta guztiz. Plaza karpa batekin estalita egongo da; beraz dantza eta dibertsioa ziurtatuta daude.
MOZORRO LEHIAKETA
KARRIKALDI eta ARATUSTODROMORA mozorrotuta hurbiltzen diren hiritar guztiek hartuko dute parte Jai Batzordeak antolatutako Mozorro Lehiaketan, eta Udalak banatuko dituen 6.000 euro irabazteko aukera izango dute.
Bilboko Aratusteetako bosgarren Mozorro Lehiaketan arte eszeniko eta jantzietan adituak diren kideek osatuko dute epaimahaia, aditu horiek jende artean ibiliko dira Kale Nagusiko jai guneetan. Epaimahaikideek parte-hartzea, orijinaltasuna, animazioa, errepresentazioa, interakzioa eta mozorroen itxura hartuko dituzte kontuan, besteak beste, sarituak erabakitzean. Sarituei txartel bana emango diete.
20:30ak inguruan sarituak, txartelak eskuan, ZU BAI BILBOTARRA (Urkijo ondoan) eszenatokira hurbildu beharko dute. Bertan saritutako mozorroak erakutsiz. Saria jaso nahi bada, ezinbestekoa izango da eszenatokian aurkeztea.
Lehiaketak bi maila izango ditu: UMEENA (16 urtera artekoa) eta HELDUENA. Gaztetxoenen artean 400 euroko bost sari banatuko dira, bakarkakoak edo taldeka. HELDUEN artean 5 sari banatuko dira (bakarkakoak edo taldeka): 800 euroko bakoitza.
UMEENTZAKO PROGRAMAZIOA
Umeei zuzenduko zaie 2010eko Aratusteetako programazioaren zati handi bat eta otsailaren 12tik aurrera txikienek euren neurrira egindako programazioarekin gozatu ahal izango dute.
Ostiral goiza haurren desfile batekin hasiko da, Albia Lorategietatik Plaza Barrira arte joango dena. Goizeko 11:00etan, haurren martxa Plaza Barrira heldu ondoren, txokolatada erraldoi bat egongo da, eta haurrentzako diskoteka batekin gozatzeko aukera ere bai.
Asteburuko goizak, zapatua 12 eta domeka 13, eguerdiko 12etatik aurrera Gargantua eta puzgarriak, haien artean rokodromo bat, egongo dira Arriaga Plazan. Haurrak nekatu arte saltoka egon ahal izango dira beldurgarri tripaundiren sabeletik pasa baino lehen. Ordu berean, nahi izanez gero, Erraldoi eta Buruhandien ibilera jarraitzeko aukera dago. Desfilea, bai zapatuan bai domekan, Areatza Pasealekutik Plaza Barriraino joango da.
Umeentzako tailerrak eta jolasak ere ez dira falta Plaza Barriko karpan. Ostiral 12an hasiko dira arratsaldean, 17.00tik 20.00raino. Haurrek tailerretan denbora ondo pasa ahal izango dute asteburuan, zapatuan eta domekan, goizeko ordutegian (11.00tik 14.00raino), eta astelehen 15an tailerrak goizez eta arratsaldez irekiak izango dira. Tailerren artean wii jokoak ikuspen betaurrekoekin, maskara tailerrak eta abar.
2009KO XVIII BARNAVAL LEHIAKETA
Barnaval Bilboko Aratusteetan tradizio luzeenetarikoa duen ekitaldia da, aurten bere XVIII edizioa beteko du. Ekimen honen sustatzaileak “La Ría del Ocio” aldizkaria eta Tranvía taberna dira. Mozorro eta Giropen Lehiaketa hau Bilboko ostalaritza lokalei zuzenduta dago eta Aratusteko asteburuan, otsailak 12 eta13, izango da.
Egun horietan (baita gauetan ere) epaimahaiak erabat mozorrotuta parte hartzen duten tabernak eta dendak bisitatuko ditu baloratzeko, besteak beste, ostalaritza eta merkataritza lokalaren girotzea, Aratusteak direla eta erantsitako dekorazioa eta langileek jantzitako mozorroak.
Lokalik onena, epaimahaiaren ustez, 300 euro irabaziko ditu, bigarren sailkatuak 210 euro eta hirugarrenak 120. Sari hauez gain, trofeo batzuk, accesits eta diplomak banatuko dira partehartzaileen artean. Informazio gehiagorako www.lariadelocio.com web orrialdea kontsulta daiteke.
BESTELAKO JARDUERAK
Igande 14an, arratsaldeko 18.00tan, GAZTEDI dantza taldeak Bilborako espreski sortutako ikuskizuna eskainiko du. Ikuskizun honetan Euskal Herriko Aratuste ospetsuenen zertzelada ezberdinak taula gainean jarriko dira modu oso erakargarrian aurkeztuz.
Granja kafetegiak antolatutako etxeko txorizoen hamalaugarren Bilbo Hiria lehiaketako sari banaketa, erromeriak, kalejira Euskal Herriko instrumentuekin, eskoletako umeen dantza saioa, eta Aratusteetako Kartel lehiaketako lanen erakusketa Barrainkuako Kultur Etxean, otsailaren 15etik 26ra arte, dira jai programa osatzen duten bestelako jarduerak.
2010EKO ARATUSTEEN PROGRAMA OFIZIALA
Otsailaren 11a , eguena
19:30 h. Trapuzaharra, Arriaga Plazan (Bilboko Konpartsak).
Otsailaren 12a, barikua
10:30 h. Bilboko ikastetxeetako umeen desfilea. Albia Lorategitik Plaza Barriraino.
11:00 h. Umeentzako txokolatada. Umeentzako jaia. Plaza Barriko karpan.
17:00 a 20:00 h. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko karpan.
20:00 h. Bilboko Udal Musika Bandaren Kontzertua eta Farolin eta Zaranbolasen epaiketa. Zabalgune Eraikinean(*)(#)
Otsailaren 13a, zapatua
11:00 a 14:00 h. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko karpan.
12:00 h. Gargantua eta puzgarriak.Arriaga Plazan.
Erraldoi eta Buruhandiak.Areatza-Plaza Barria.
13:00 h. Txistulari eta gaiteroak. Kalejira.
18:30 h. Bilboko Karrikaldia. Kale Nagusian (Jesusen Bihotza-Urkijo). (*)
20:00 a 22:00 h. Aratustodromo - 3 eszenatoki: ZU BAI BILBOTARRA, Umeentzakoa-60-70-80 Goatekea. Kale Nagusia (Moyua Pza.- Pza.Biribila).
23:00 h.: Aratusteetako Dantzaldi Nagusia. FABULOSA orkestra.Plaza Barriko karpa.
Otsailaren 14a, domeka
9:00 h. Putxerak, Plaza Barria (Bilboko Konpartsak).
11:00 h. a 14:00 h. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko karpan.
12:00 h. Gargantua eta puzgarriak.Arriaga Plazan.
Erraldoi eta Buruhandiak.Areatza-Plaza Barria.
13:00 h. Txistulari eta gaiteroak. Kalejira.
17:00 h. Euskal dantza eskola. Plaza Barriko karpan.
18:00 h. GAZTEDI Dantza taldea. Plaza Barriko karpan.
19:30 h. Sardinaren hiletaren hasiera. Plaza Barriko karpan.
20:00 h. Sardinaren Erreketa eta Sardina Jan Solidarioa. Arriaga Plazan.
Otsailaren 15a, astelehena
11:00 a 14:00 h. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko karpan.
17:00 a 20:00 h. Umeentzako tailerrak eta jolasak. Plaza Barriko karpan.
BESTE JARDUERA BATZUK
Aratusteetako kartel erakusketa
Barrainkua Kultur Etxea
Otsailaren 15etik 26ra.Ordutegia: 09.00-21.00
La Ria del Ocio eta Tranvia tabernaren jarduerak
Otsailaren 12an eta 13an (bariku eta zapatua) BARNAVAL Bilboko Lokal eta Denden Girotze eta Mozorrotze XVIII. Lehiaketa izango da. Antolatzaileak: La Ria del Ocio eta Tranvia taberna.
Laguntzaileak: Bilboko Udala eta Merkatarien Elkarteak.
Ezintasun bat daukaten pertsonek parte hartzeko neurriak
(*)Ikurraz adierazitako jarduerek irisgarritasunaren arloko neurri bereziak edukiko dituzte.
(#)Ikurraz adierazitako jardueretan zeinuen interpretea egongo da.
Braillez egokitutako egitaraua Bilbao Turismo bulegoetan, Jaietako Sailean, Udal auzo etxe batzuetan (San Ignazio, Deustua, La Bolsa, Begoña, Otxarkoaga, Barrainkua, San Frantzisko, Errekalde, Zorrotza),Udaletxeko eraikin printzipaleko erregistroan.
Utzi Erantzunak
Beharrezkoa da logged in Komentatzeko
Azken erantzunak