BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTU BEREZIAREKIN OSPATUKO DA BIHAR BILBOKO ARATUSTEEN 30.URTEURRENA ETA FAROLIN ETA ZARAMBOLASEN ZILARREZKO EZTEIAK

30.URTEURRENA Ez dago erantzunik »

•   Farolin eta Zarambolas izan diren 50 bilbotarrei omenaldia egingo zaie ekitaldian eta, eta Farolin eta Zarambolas ordezkari ezberdinekin batera, bertan izango da Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Saileko Zinegotzi Isabel Sánchez Robles, besteak beste.

•   Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuaz gainera, 2009ko Eurovision jaialdian parte hartzeko finalaurrekoetara iritsi den Virginia bizkaitar abeslariaren emanaldiarekin gozatzeko aukera egongo da .

•   Bertara gerturatzen direnek karolinoa jasoko dute, Bizkaiko gozotegiek aurtengo kartelarekin egin duten pastela.

Tokia: Zabalgune eraikina (Zabalgune Plaza 11 Bilbo)
Eguna: Osteguna, 2009ko otsailak 19
Ordua:
Bilboko Udal Bandaren kontzertu hasiera : 19:30
Farolin eta Zarambolasi omenaldia: 20:00
Virginiaren emanaldia: 20:30 gutxi gora behera
Karolino banaketa: 20:35 gutxi gora behera
GONBIDAPENAK AGORTUTA DAUDE

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Bilboko Musika Bandaren Aratusteetako Kontzertu Berezia antolatu du. Emanaldia bihar izango da, otsailak 19, arratsaldeko 19:30ean, Zabalgune Eraikinean.

Iñaki Urkizu Kerejetaren zuzenpean, Udal Musika Bandak bertan bildutakoei atsegin emango die Ruperto Chaparen bi zarzuelarekin eta aratuste-moduko pieza batzuekin, besteak beste, “Las siete calles”, “Estampas bilbaínas”, “Tico-tico” eta”El cumbanchero”.

Kontzertuaren atsedenaldian, Jai Batzordeak eta “La Orden Botxera”k urteetan zehar Farolín eta Zaranbolas sariak modu adoretsu eraman zituzten eta zendu diren bilbotarrei omenaldia egingo diete.

Kontzerturako gonbidapenak agortuta daude.

2009KO EUROVISION JAIALDIAREN FINALERDIETAN PARTE HARTUKO DUEN VIRGINIAREN EMANALDIA

Bilbotar jatorriko Virginia  abeslaria ere izango da biharko kontzertuan. Datorren larunbatean, otsailak 21, 2009ko Eurovision jaialdian parte hartzeko lehiaketan arituko da, True Love abestiarekin.

Rafa Artesero  piano-piano ohi eta bilbotar musikariaren iloba da Virginia, eta berak defendatzen duen True Love abestia Rafa Artesero berarena da. Espainiako Eurofans web orrian hirugarren izan da abestia finalerdietan parte hartzen duten hogei eta hamar abestien artean.

Joan den larunbatean, otsailak 14, ospatu zen lehen finalerdia. Bertatik hiru irabazle atera ziren: Melody, los La la Love You eta Noelia Cano. Virginia bigarren finalerdian lehiatuko da, eta egun horretan Soraya, Roel, Jorge González, Calipop, Electronikboy, Diqesi, Leather Boys, Ángeles Vela eta Salva Ortega lehiakideek ere hartuko dute parte.
Ez da lehen aldia osaba-iloba hauek elkarrekin lan egiten dutela. Virginiak Rafa Arteseroren lan gehiago grabatu ditu, besteak beste “Mi razón de vivir”, publiko artean Arteseroren lehen arrakasta eta Ainhoak 2003ko Eurovisionen izateko defendatu zuen kanta. 2006an bere osabaren beste abesti batekin (“Por verte sonreir”), aukeratu zuten Virginia Mediterranio jaialdirako. Virginiak, gainera, 2007ko Tenerifeko Candelaria jaialdia irabazi zuen osabak idatzitako “Lei le le” abestiarekin, Mision Eurovision –eko 15 lan finalisten artean ere egonik.

KAROLINO BANAKETA

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Karolinoak banatuko ditu Aratusteetako Kontzertu Berezira doazenen artean.

Bizkaiko Gozogileen Alkartasuneko kide diren hiru gozotegik 2009ko ARatusteetako kartela 3 dimentsioetara pasatzea eta DON KAROLINO benetako gozo egitea erabaki dute.

Dagoeneko salgai daude pastelok.
Nevada, Urrestarazu eta Gernika gozotegietako erakusleihoak apaintzen ditu orain egun batzuk hona Señor Potato pertsonaiaren bilbotar bertsio honek. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak deitutako Kartel Lehiaketako irabazle Jokin de Cerio Millán getxotarrak sortu du kartela.

Bizkaiko Gozogileen Alkartasunaren hitzetan elkarte honek sorpresa pozgarria hartu zuen sei finalistetako batek Bilboko pastel enblematikoa erabiltzen zuela jakitean, eta bozketatan kartelaren alde egitea erabaki zuen.

Bizkaiko gozotegietako goxo esklusiboetako bat da Carolina. Hostopil oinarri gozoa, merenge dorre batekin amaitua. Alde batetik arrautza gorringo pintzelada, eta beste alde batetik txokolate zoragarria. Izenaren jatorriaren inguruan mila eta bat kondaira daude. Zabalduena pastela asmatu zuen gozogilearen alabaren izenari omenaldia egiten diona da. Zazpi manipulazio behar ditu postre honek, belaunaldiz belaunaldi gure jai eta ospakizunetan lekua hartu duen gozo berezi honek.

BUKATU DIRA ARATUSTEETAKO KONTZERTU BEREZIRAKO GONDIDAPENAK

30.URTEURRENA, Farolin eta Zarambolas Ez dago erantzunik »

BUKATU DIRA BILBOKO MUSIKA BANDAK HILAREN 19AN ARATUSTEEN 30.URTEMUGA ETA FAROLIN ETA ZARAMBOLASEN 30.URTEURRENA DELA-ETA ZABALGUNE ERAIKINEAN ESKAINIKO DUEN ARATUSTEETAKO KONTZERTU BEREZIRAKO GONDIDAPENAK

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in