DATORREN ASTELEHENETIK AURRERA ESKURATU AHAL IZANGO DIRA BILBOKO MUSIKA BANDAK HILAREN 19AN ZABALGUNEAN ESKAINIKO DUEN ARATUSTEETAKO KONTZERTU BEREZIRAKO GONBIDAPENAK

Programazioa Ez dago erantzunik »

Eguna: Otsailaren 9tik aurrera
Tokia: Zabalgune Eraikineko BilbaoTurismo bulegoa
Ordua: 9:00etatik 14:00etara
Kontzertua doakoa izango da eta bakoitzak bi gonbidapen jaso ahal izango ditu gehienez, lekua bete arte.

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Bilboko Udal Musika Bandak otsailaren 19an, ostegunean, Zabalgune Eraikinean eskainiko duen Aratusteetako kontzertu berezia da.

Guztia irakurri

FAROLIN ETA ZARAMBOLAS AURKEZTU ETA BILBOK 2009KO ARATUSTEETAKO MOTOREAK BEROTZEN DITU

Farolin eta Zarambolas, Mozorro lehiaketa, Programazioa Ez dago erantzunik »

Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu berezi batekin ospatuko da Aratusteen 30. urteurrena eta Farolin eta Zarambolasen zilarrezko ezteiak ostegunean, otsailak 19, Zabalgune Eraikinean.
Farolin eta Zarambolasen epaiketak lekua estreinatuko du, BilboRock Aretoa hain zuzen, otsailaren 20an, ostirala.
2009ko Aratusteen mozorroen Lehiaketak 6000 euro baino gehiago banatuko ditu sarietan larunbatean, otsailak 21, Kale Nagusira mozorrotuta joango diren pertsonen artean.

Bilbo, 2009ko otsailaren 3a. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotziak, Isabel Sánchez Roblesek, Jai Batzordearen kideekin, Orden Botxeraren kideekin Barnaval mozorroen Lehiaketaren antolatzaileekin eta BilbaoDendak Elkarteko ordezkariekin batera,  2009ko Farolín eta Zarambolas aurkeztu ditu- Tomas Salazar, Hotel Ercillaren atezaina txirenea eta Las Fellini, hurrenez hurren.Bertan  hiritarrak animatu dituzte 2009ko Aratusteetan parte-hartzeko eta Bilboko Aratusteetan, otsailaren 19tik eta 24ra arte, egingo diren ospakizun publiko eta pribatu batzuk aurreratu dituzte.

Aurten gure aratusteek 30 urte betetzen dituzte, eta hain adierazgarriak eta bilbotarrak diren Farolin eta Zarambolas pertsonaiak beren zilarrezko ezteiak ospatzen dituzte. Hori dela-eta, 2009ko Aratusteetako ekitadien artean, Bilboko Udal Musika Bandaren Aratusteen kontzertu berezia nabarmentzen da. Ekitaldia, hurrengo osteguna, otsailak 19, izango da Bilboko Zabalgune Eraikinean.

Farolin eta Zarambolasen 25. urteurrena pertsonai hauen ohiko epaiketaren lekuz aldaketarekin bat dator, aurten  Bilborock Aretoan ospatuko da, bertan izango dira epaituak 2009ko Farolín, Tomás Salazar, eta Zarambolas, Las Fellini.

Horrez gain, urtero legez Bilboko Udalak bilbotar guztiak animatzen ditu larunbatean, otsailak 21, 2009ko Aratusteen mozorroen Lehiaketan parte-hartzera. Aurten 6000 mila euro baino gehiago banatuko dira saritan.

Guztia irakurri

SEÑOR KAROLINOK 2009KO BILBOKO ARATUSTEAK IRAGARRIKO DITU

Aratusteetako kartela Ez dago erantzunik »

•  Jokin de Cerio Millán algortarra da kartel irabazlearen egilea da. Arte Ederretan lizentziaduna da, gaur egunean Madrilen bizi da eta sariari esker 2800 euro irabazi du.

•   Udalaren web orriak 13.555 boto jaso ditu, komunikabideek 8.460 eta 466 boto zuzenean eman dira Zabalgune Eraikinean. Guztira, publikoak 22.481 boto eman ditu.

•   Bilboko Udaletxeko webgunean, www.bilbao.net, laguntzen duten bertoko komunikabideetan eta Zabalgune Eraikinean jasotako botoen eta epaimahaiaren erabakiaren bidez ebatzi da 2009ko Bilboko Aratusteetako kartela sei lan finalisten artean.

Guztia irakurri

TOMAS SALAZAR, ERCILLA HOTELEKO ATEZAIN ENBLEMATIKOA, ETA LAS FELLINI IZANGO DIRA FAROLIN ETA ZARAMBOLAS 2009ko ARATUSTEETAN

Farolin eta Zarambolas Ez dago erantzunik »

Bilbo, 2009ko urtarrilak 21. Jai Batzordeak aukeratu ditu dagoeneko Aratusteetako, Sardina salbu, pertsonaia ospetsuenak: Farolin eta Zarambolas. Tomás Salazar izango da Farolin; eta Las Fellini- Zarambolas.

TOMAS SALAZAR, 2009KO FAROLIN

LAS FELLINI, 2009KO ZARAMBOLAS

Guztia irakurri

HURRENGO OSTIRALERA ARTE, URTARRILAK 23A, AUKERATU DEZAKETE HIRITARREK 2009KO BILBOKO ARATUSTEEN KARTELA

Aratusteetako kartela Ez dago erantzunik »

Hiritarrek Bilboko Udalaren web orrian (www.bilbao.net), Zabalgune Eraikinean kokatuta dagoen  kutxatilan eta komunikabideen bidez eman ahal izango dute botoa.

CANAL BIZKAIAk, El Correo Digitalek eta TELE 7k  opariak zozkatzen dituzte hautesleen artean. 20 MINUTOSen, ADNen, El Nervion-en, QUÉ!n eta Telebilbaon  parte hartu daiteke baita ere.

Guztia irakurri

2009KO ARATUSTEETAKO SEI LAN FINALISTAK AUKERATU DITUZTE

Programazioa Ez dago erantzunik »

-   Laguntzen duten komunikabideen bidez, Bilboko Udalaren web orrialdearen bidez eta presentziazko botoa emanda, publikoak 2009ko Bilboko Aratusteetako kartel irabazlearen hautaketan parte hartzeko aukera izango du finalerako sailkatutako  sei lanen artean

-    Bilboko Udalak 2.800 eurorekin sarituko du Lehiaketaren irabazlea, aurten 55 lan aurkeztu dira.

Guztia irakurri

OSTIRALEAN AMAITUKO DA 2009 ARATUSTEETARAKO KARTEL LEHIAKETARAKO AURKEZTEKO EPEA

Aratusteetako kartela Ez dago erantzunik »

Bilbo, 2008ko abenduak 10. 2009ko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Hauek dira baldintzak:

BALDINTZAK

1.- Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
2.- Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean bi digitalizazio, bata200 kb-ko JPGa eta bestea MB1-eko JPGa.
3.- Kolorea eta teknika: aukerakoa.
4.- Obrak originalak izango dira.
5.- Karteleko testua hau izango da:

BILBAO 2009
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 20 – 24  Febrero

Guztia irakurri

2009 ARATUSTEETARAKO KARTEL LEHIAKETA

Aratusteetako kartela Ez dago erantzunik »

Bilbo, 2008ko abenduak 1. 2009ko Aratuste Jaietako Batzordeak lehiaketa antolatu du jaiok iragarriko dituen kartela aukeratzeko. Hauek dira baldintzak:

BALDINTZAK

1.- Egile bakoitzak lan bi aurkeztu ditzake gehienez ere.
2.- Tamaina: kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana). Luma-kartoi gainean eta kristalik gabe aurkeztu behar da derrigorrean, CD batean bi digitalizazio, bata200 kb-ko JPGa eta bestea MB1-eko JPGa.
3.- Kolorea eta teknika: aukerakoa.
4.- Obrak originalak izango dira.
5.- Karteleko testua hau izango da:

BILBAO 2009
ARATUSTEAK/CARNAVALES
Otsailak 20 – 24  Febrero

Guztia irakurri

BUKATU DIRA ARATUSTEAK

ALBISTEAK Ez dago erantzunik »

Sardinaren Erretzearekin bukatu ziren atzo Bilboko Aratusteak. Hortzmuga Bilboko antzerki taldeak itxi du aurtengoan Hiribilduko Aratuste programazioa.4 ankatzale (sardinaren espiritua zaintzen duten trikimakodun pertsonaiak) 3 hiletari (gertatutako tragediari negar egiten dioten emakumeak), Don Karnal (ekitaldiaren gidari eta haragiaren bekatu eta gularen ordezkaria),  Gidari Jauna (Sardina garraiatzen duena) eta 4 musikarik osatzen dute pertsonaia taldea.

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in