ZAZPI BEKATU KAPITALEK BILBO HARTUKO DUTE ASTEBURU HONETAN 2009KO ARATUSTEAK DIRELA-ETA

Programazioa Ez dago erantzunik »

•   Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatuta, otsailaren 19tik 24a bitartean ospatuko dira Aratusteak Bilbon eta jai honen 30. urteurrena eta Farolin eta Zarambolasen zilarrezko ezteiak ospatzeko Udal Musika Bandak eskainiko duen Aratusteetako Kontzertu Bereziarekin emango zaie hasiera ospakizunoi.

•   Otsailaren 20an, ostiralean, Farolin eta Zarambolasen Epaiketak egoitza berria estreinatuko du Bilborocken eta Bilboko Pabellón Vega antzokiaren giroa berreskuratuko du.

•    Otsailaren 21ean, larunbatean, hiritarrek JAI BEREZI batekin gozatu ahal izango dute. Ospakizuna KARRIKALDIAREKIN eta ARATUSTODROMOAREKIN hasiko da Kale Nagusian eta ARATUSTEKO DANTZALDI BEREZIarekin egingo du aurrera Plaza Barrian.

Guztia irakurri

BUKATU DIRA ARATUSTEAK

ALBISTEAK Ez dago erantzunik »

Sardinaren Erretzearekin bukatu ziren atzo Bilboko Aratusteak. Hortzmuga Bilboko antzerki taldeak itxi du aurtengoan Hiribilduko Aratuste programazioa.4 ankatzale (sardinaren espiritua zaintzen duten trikimakodun pertsonaiak) 3 hiletari (gertatutako tragediari negar egiten dioten emakumeak), Don Karnal (ekitaldiaren gidari eta haragiaren bekatu eta gularen ordezkaria),  Gidari Jauna (Sardina garraiatzen duena) eta 4 musikarik osatzen dute pertsonaia taldea.

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in