BILBO MUSIKAL IKUSGARRI BATEAN TRANSFORMATUKO DA HURRENGO LARUNBATEAN 2010EKO ARATUSTEAK OSPATZEKO

Farolin eta Zarambolas, Mozorro lehiaketa, Programazioa Ez dago erantzunik »

•    Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatuta, otsailaren 12tik 15a bitartean ospatuko dira Aratusteak Bilbon. Umeen ohiko desfileak Aratusteei hasiera emango die ostiral goizean.  Ibilbidea Albia Lorategietan hasiko da eta Kale Nagusitik pasa ondoren Plaza Barriraino helduko da. Bertan txokolatada eta festa berezia umeen zain egongo dira.

•    Joan den urteko harrera ona kontuan izanda, aurten ere Bilboko Udal Musika Bandak Aratusteetako Kontzertu Berezia eskainiko du. Gainera, Kontzertua Farolin eta Zaranbolasen epaiketarekin bat egingo da. Kontzertu-epaiketa berezi hau ostiralean izango da, otsailak 12, 20.00 orduetan  Zabalgune Eraikinean.

•    Otsailaren 13an, larunbatean, hiritarrek KARRIKALDIArekin gozatu ahal izango dute. DESFILE ikusgarria Kale Nagusian zehar ibiliko da, Jesusen Bihotzetik Urkijoraino. Honek Bilboko kaleak musikal ikusgarri batean transformatuko ditu.

•    Ondoren ARATUSTODROMOa hasiko da. Moyua Plaza eta Plaza Biribila Mazarredo/ Urkijo kale bidegurutze bitartean instalatuko da. Bertan Mozorro Lehiaketaren 6.000 euro banatuko dira.

•    Jaiak ARATUSTEKO DANTZALDI BEREZI batekin aurrera egingo du Plaza Barrian. Orkestra Fabulosa musika eta giroa ipintzeko arduraduna izango da.

•    Umeentzako programazio zabalak, Euskal dantzek, gastronomiak eta folkloreak osatzen dute 2010eko Aratusteen programa, eta noski sardina erreketa.

•    Aurtengo Aratusteetan ere Jai Batzordeak egindako programazio ofiziala eta erakunde pribatuek antolatutako ekintzak uztartzen dira: Barnaval lehiaketa, Cafe La Granja antolatutako etxeko txorizoen dastatzea edota Bilboko Konpartsen ekintzak, besteak beste.

Guztia irakurri

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN KONTZERTU BEREZIAREKIN OSPATUKO DA BIHAR BILBOKO ARATUSTEEN 30.URTEURRENA ETA FAROLIN ETA ZARAMBOLASEN ZILARREZKO EZTEIAK

30.URTEURRENA Ez dago erantzunik »

•   Farolin eta Zarambolas izan diren 50 bilbotarrei omenaldia egingo zaie ekitaldian eta, eta Farolin eta Zarambolas ordezkari ezberdinekin batera, bertan izango da Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Saileko Zinegotzi Isabel Sánchez Robles, besteak beste.

•   Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertuaz gainera, 2009ko Eurovision jaialdian parte hartzeko finalaurrekoetara iritsi den Virginia bizkaitar abeslariaren emanaldiarekin gozatzeko aukera egongo da .

•   Bertara gerturatzen direnek karolinoa jasoko dute, Bizkaiko gozotegiek aurtengo kartelarekin egin duten pastela.

Tokia: Zabalgune eraikina (Zabalgune Plaza 11 Bilbo)
Eguna: Osteguna, 2009ko otsailak 19
Ordua:
Bilboko Udal Bandaren kontzertu hasiera : 19:30
Farolin eta Zarambolasi omenaldia: 20:00
Virginiaren emanaldia: 20:30 gutxi gora behera
Karolino banaketa: 20:35 gutxi gora behera
GONBIDAPENAK AGORTUTA DAUDE

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Bilboko Musika Bandaren Aratusteetako Kontzertu Berezia antolatu du. Emanaldia bihar izango da, otsailak 19, arratsaldeko 19:30ean, Zabalgune Eraikinean.

Iñaki Urkizu Kerejetaren zuzenpean, Udal Musika Bandak bertan bildutakoei atsegin emango die Ruperto Chaparen bi zarzuelarekin eta aratuste-moduko pieza batzuekin, besteak beste, “Las siete calles”, “Estampas bilbaínas”, “Tico-tico” eta”El cumbanchero”.

Kontzertuaren atsedenaldian, Jai Batzordeak eta “La Orden Botxera”k urteetan zehar Farolín eta Zaranbolas sariak modu adoretsu eraman zituzten eta zendu diren bilbotarrei omenaldia egingo diete.

Kontzerturako gonbidapenak agortuta daude.

2009KO EUROVISION JAIALDIAREN FINALERDIETAN PARTE HARTUKO DUEN VIRGINIAREN EMANALDIA

Bilbotar jatorriko Virginia  abeslaria ere izango da biharko kontzertuan. Datorren larunbatean, otsailak 21, 2009ko Eurovision jaialdian parte hartzeko lehiaketan arituko da, True Love abestiarekin.

Rafa Artesero  piano-piano ohi eta bilbotar musikariaren iloba da Virginia, eta berak defendatzen duen True Love abestia Rafa Artesero berarena da. Espainiako Eurofans web orrian hirugarren izan da abestia finalerdietan parte hartzen duten hogei eta hamar abestien artean.

Joan den larunbatean, otsailak 14, ospatu zen lehen finalerdia. Bertatik hiru irabazle atera ziren: Melody, los La la Love You eta Noelia Cano. Virginia bigarren finalerdian lehiatuko da, eta egun horretan Soraya, Roel, Jorge González, Calipop, Electronikboy, Diqesi, Leather Boys, Ángeles Vela eta Salva Ortega lehiakideek ere hartuko dute parte.
Ez da lehen aldia osaba-iloba hauek elkarrekin lan egiten dutela. Virginiak Rafa Arteseroren lan gehiago grabatu ditu, besteak beste “Mi razón de vivir”, publiko artean Arteseroren lehen arrakasta eta Ainhoak 2003ko Eurovisionen izateko defendatu zuen kanta. 2006an bere osabaren beste abesti batekin (“Por verte sonreir”), aukeratu zuten Virginia Mediterranio jaialdirako. Virginiak, gainera, 2007ko Tenerifeko Candelaria jaialdia irabazi zuen osabak idatzitako “Lei le le” abestiarekin, Mision Eurovision –eko 15 lan finalisten artean ere egonik.

KAROLINO BANAKETA

Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak Karolinoak banatuko ditu Aratusteetako Kontzertu Berezira doazenen artean.

Bizkaiko Gozogileen Alkartasuneko kide diren hiru gozotegik 2009ko ARatusteetako kartela 3 dimentsioetara pasatzea eta DON KAROLINO benetako gozo egitea erabaki dute.

Dagoeneko salgai daude pastelok.
Nevada, Urrestarazu eta Gernika gozotegietako erakusleihoak apaintzen ditu orain egun batzuk hona Señor Potato pertsonaiaren bilbotar bertsio honek. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak deitutako Kartel Lehiaketako irabazle Jokin de Cerio Millán getxotarrak sortu du kartela.

Bizkaiko Gozogileen Alkartasunaren hitzetan elkarte honek sorpresa pozgarria hartu zuen sei finalistetako batek Bilboko pastel enblematikoa erabiltzen zuela jakitean, eta bozketatan kartelaren alde egitea erabaki zuen.

Bizkaiko gozotegietako goxo esklusiboetako bat da Carolina. Hostopil oinarri gozoa, merenge dorre batekin amaitua. Alde batetik arrautza gorringo pintzelada, eta beste alde batetik txokolate zoragarria. Izenaren jatorriaren inguruan mila eta bat kondaira daude. Zabalduena pastela asmatu zuen gozogilearen alabaren izenari omenaldia egiten diona da. Zazpi manipulazio behar ditu postre honek, belaunaldiz belaunaldi gure jai eta ospakizunetan lekua hartu duen gozo berezi honek.

FAROLIN ETA ZARAMBOLAS AURKEZTU ETA BILBOK 2009KO ARATUSTEETAKO MOTOREAK BEROTZEN DITU

Farolin eta Zarambolas, Mozorro lehiaketa, Programazioa Ez dago erantzunik »

Bilboko Udal Musika Bandaren kontzertu berezi batekin ospatuko da Aratusteen 30. urteurrena eta Farolin eta Zarambolasen zilarrezko ezteiak ostegunean, otsailak 19, Zabalgune Eraikinean.
Farolin eta Zarambolasen epaiketak lekua estreinatuko du, BilboRock Aretoa hain zuzen, otsailaren 20an, ostirala.
2009ko Aratusteen mozorroen Lehiaketak 6000 euro baino gehiago banatuko ditu sarietan larunbatean, otsailak 21, Kale Nagusira mozorrotuta joango diren pertsonen artean.

Bilbo, 2009ko otsailaren 3a. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Zinegotziak, Isabel Sánchez Roblesek, Jai Batzordearen kideekin, Orden Botxeraren kideekin Barnaval mozorroen Lehiaketaren antolatzaileekin eta BilbaoDendak Elkarteko ordezkariekin batera,  2009ko Farolín eta Zarambolas aurkeztu ditu- Tomas Salazar, Hotel Ercillaren atezaina txirenea eta Las Fellini, hurrenez hurren.Bertan  hiritarrak animatu dituzte 2009ko Aratusteetan parte-hartzeko eta Bilboko Aratusteetan, otsailaren 19tik eta 24ra arte, egingo diren ospakizun publiko eta pribatu batzuk aurreratu dituzte.

Aurten gure aratusteek 30 urte betetzen dituzte, eta hain adierazgarriak eta bilbotarrak diren Farolin eta Zarambolas pertsonaiak beren zilarrezko ezteiak ospatzen dituzte. Hori dela-eta, 2009ko Aratusteetako ekitadien artean, Bilboko Udal Musika Bandaren Aratusteen kontzertu berezia nabarmentzen da. Ekitaldia, hurrengo osteguna, otsailak 19, izango da Bilboko Zabalgune Eraikinean.

Farolin eta Zarambolasen 25. urteurrena pertsonai hauen ohiko epaiketaren lekuz aldaketarekin bat dator, aurten  Bilborock Aretoan ospatuko da, bertan izango dira epaituak 2009ko Farolín, Tomás Salazar, eta Zarambolas, Las Fellini.

Horrez gain, urtero legez Bilboko Udalak bilbotar guztiak animatzen ditu larunbatean, otsailak 21, 2009ko Aratusteen mozorroen Lehiaketan parte-hartzera. Aurten 6000 mila euro baino gehiago banatuko dira saritan.

Guztia irakurri

Plantilla N.Design Studio - Euskarazko itzulpena Proyeccion Taldea
Berrietara harpidetu Erantzunetara harpidetu RSS Log in